XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Andik egun gutxira zeruan zan guda-mutil ura.
Monjak berak bataiatua, monjak lagundua.
- Nereak egin du... Katxemirak zeru bidea artu dezan eskeintzen det nere bizia (Teresalina'ren azken-itzak).
Ontzat artu zuan Jaungoikoak gure gaztearen otoitza.
Katxemira bazijoan pixkana-pixkana zeru aldera.
Egin berria zan arren ura eta bereala asi zan aleak ematen.
Zorioneko odola!
Kristoren artalde-geigotze ontan Teresalina'ren bitartekotasuna dakuskegu noski.
Katxemira sinisbideratzea gutxi bai-litzan, India osoa jaungoikoaganatzen ari da Teresalina'ren odola, aren bitartekotasuna indarragotzen ari dala dirudi.
India'ko ballara eta erri batzuek samaldan datoz Kristoren artaldera.
Sei illabetean sei probintzi oso-osoak kristau egin ziran.
Beste bi bidean zetozen.
Ez da nolanaikoa gure monjatxoaren otoitz-beroa!
Berri auek entzunda, nolaz ain azkar egia ikusi duten galdetzen dio batek bere kolkoari.
Berez dijoazkio gorantz olakoari begiak.
Susmurtzen dezu erantzuna: Teresalina'ren otoitz-indarrak eraginda datoz burrundaran Kristorengana; orren bidez Katxemira Kristorena izango da.
Teresalina'k etzekian Katxemira Pakistan edo Industan'en mendeko izango zanik.
Berari berdintsu zaio onen edo aren uztarpeko biurtzea.
Teresalina'k siniste-ezeko Katxemira Kristoren erreinuari txertatu nai dio.
Ori digute bere azken-itzak:
- Nere bizitza Katxemirak zeru bidea artu dezan eskeintzen det.